26 azaroa – 19:30 – 21:30
“Ebroko arroaren demarkazioko baso-azaleraren bilakaera, eta Confederación Hidrográfica del Ebro-k kudeatutako mendietan egindako historia eta jarduketak
Pablo Munilla Lópezen, Isabel López Thomas de Carranzaren eta Jesús Pemán Garciaren parte-hartzearekin.
XX. mende hasieran Ebroko arroa, eta oro har Espainia, oso basogabetuta zegoen. Euriek lurra eramaten zuten, eta uholdeak bereziki kaltegarriak ziren. Manuel Lorenzo Pardok, mugapen horretaz jabeturik, Confederación Hidrográfica del Ebroren Baso Aplikazioen Zerbitzua sortu zuen, eta Joaquín Ximénez de Embún Mendietako ingeniaria jarri zuen buru. Birpopulatze-lanak, bereziki, eraikiko ziren urtegietara isurtzen zuten arroetan zentratu ziren.
Sarrera librea da lekua bete arte.
